Usuario discusión:Leukogneis/Taller

Urratze arroak

editar
 
1.irudia: Urratze sistema batean sortzen diren bigarren mailako sistemak.

Urratze deformazioaren ondorioz sortutako arroak; deformazio hau albo-mugimendua erakusten duten faila sub-bertikalen bidez moztuta dauden lurrazal edo litosfera blokeetan gertatzen da. Bloke hauen mugimendu erlatiboaren arabera, destroak, eskumako blokea erlatiboki bestea baino aurrerago mugitzen denean eta senestroak berriz ezkerreko blokea mugitzen denean (1 irudia[1]​). Arroak eratzeko kontutan hartu behar da urratze mugimendu nagusien artean konpresio, estentsio eta urratze mugimendu sekundarioak eratu daitezkela, hauen ondorioz arro ezberdinak eratuz.

Apurketa planoan zehar eman daitezkeen norabide aldaketek estentsio zein konpresio guneak sortu ditzakete, subsidentzia mekanismo ezberdinak gertatuz. Orokorrean ezaugarri amankomunak dituzte: hondo sakon, estu eta asimetrikoa, ertzeko erliebeak sedimentu iturri izanik, bretxa eta konglomeratu metaketa dute, sedimentazio eta subsidentzia tasa handiak, fazies albo aldaketa azkarra,eremu sakonenen denbora zeharreko migrazioa[2]​,tektonikaren ondoriozko sedimentazio etenguneak(estratigrafia propioa) eta ingurune sedimentario ezberdinen garatzearen ondorioz sedimentu anitzen metaketa.

 
2.irudia: Sedimentyu irturria urratze arroetan, eta hauen denboran zeharreko kokapen aldaketa.

Urratze deformazioaren geometriaren eta subsidentzia mekanismoen arabera ondorengo urratze arro nagusiak ditugu: faila-bihurgunekoak, faila-mailakatu gunekoak , transrotazionalak eta transpresiboak. Lehenengoak, apurketa planoaren norabide aldaketek tokian tokiko gune estensiboak sortzen dituzte, hauetan blokeen banatze mugimenduaren ondorioz bihurguneko eremuaren hondoratze progresiboa, subsidentzia, gertatzen da, bertan arroa sortuz.

Faila-mailakatuak aurrekoen antzeko mugimendua dute baina hauek ezberdin eratuz. Elkar bananduta dauden bi urratze-faila sistemen artean, hauek elkartzeko urratze mugimendu sintetiko zein antitetikoa duten failak eratu daitezke, beren baitan estentsio mugimenduak pairatuz. Zona hauetan erronbo itxurako arro sakon oso subsidenteak eratuz (1.irudia).

Arro transrotazionalak ere, urratze failen artean eratzen dira. Eskala txikiagoko eta sistema nagusiarekiko ia perpendikularrean urratze faila antitetikoak eratu daitezke. Hauek bi urratze faila nagusien arteko blokeak bereizten dituzte. Faila nagusien zein antitetikoen mugimenduaren arabera bloke hauek errotazioa erakus dezakete. Honela, blokeen erpinetan konpresio edo estentsio eremuak bereizi daitezke, estentsio eremuetan arro hauek eratuz. Subsidentzia deformazio nagusiko zonetako blokeen hondoratzean datza.

Urratze mugimenduak estentsioa sortu beharrean tokian-tokiko konpresioa sortzen badu, egitura topografikoak sortu daitezke. Egitura topografiko hauek higatu eta sedimentuak kanpoaldeko inguruan metatzen dira, non subsidentzia eragilea bloke tektoniko goratuen  zamaren ondoriozko flexioa den.

Erreferentzia bibliografikoak

editar
  1. Wtbarron (26 de marzo de 2014), English: Image of a pull apart basin redrawn from Frisch et al 2010, consultado el 7 de mayo de 2019 .
  2. Noda, Atsushi (28 de agosto de 2013). «Strike-Slip Basin – Its Configuration and Sedimentary Facies». Mechanism of Sedimentary Basin Formation - Multidisciplinary Approach on Active Plate Margins (en inglés). doi:10.5772/56593. Consultado el 7 de mayo de 2019. 

<nowiki>

Volver a la página del usuario «Leukogneis/Taller».